Artisau gaztandegietan gazta egitean gatzatua ebaki eta ateratzeko sistema (KUPELA)

KUPELA gazta zutik egitea ahalbidetzen duen osagarri bat da, gatzatu zatiak ebaki eta kupelaren ertzeraino igotzen baititu. Sistema mekanikoak kupelaren motorrari lotutako pistoi bat edo batzuk ditu, eta horiei, halaber, hainbat osagarri gehitu dakizkieke gatzatua ebaki eta igotzeko.

Prototipo mekanikoa

Jabetza intelektuala:
Espainia: “ES 1215127 U” eta “ES 1232749U” utilitate modeloa
Frantzia: FR 1905776

ENPRESENTZAKO ONURAK

  • Langileen osasuna mantentzen laguntzen du:
    – arazo muskulueskeletikoak gertatzea saihesten du,
    – posturak eta kargen manipulazioa hobetzen dira gatzatua
    ebaki eta ateratzeko garaian,
    – murriztu egiten dira distantzia bertikalak eta horizontalak, manipulatutako pisua eta postura behartuak egotea.
  • Bajak murrizten dira eta medikamentu gutxiago kontsumitzen dira arazo muskulueskeletikoengatik.
  • Ekoizpen denborak murrizten dira, ez delako hainbesteko esfortzu fisikorik egin behar.

ABANTAILAK

  • Sistema erraz erabiltzen da.
  • Kupelean ez du espazio gehiago okupatzen
  • Ez da inbertsio handirik egin behar.
  • Ez dago kupel komertzialik gatzatua ebaki eta ateratzeko
    sistema duenik gatzatzeko kupelean bertan.

ZEIN SEKTORERENTZAT

  • “Holandar” motako kupelak erabiltzen dituzten artisau gaztandegiak.