NEKAZARITZA SEKTOREAN MAKINERIAREN EGOERA AZTERTZEA ETA EGOKITZEA
Azken urteotan, makinen erabilerak eta manipulazioak eragindako istripuen kopuruak gora egin du, nahiz eta erakundeek ahaleginak egin dituzten makineria zaharkituaren jarraipena egiteko eta gaur egun eskatzen diren segurtasun, efizientzia eta jasangarritasun baldintzak betetzen dituzten makina modernoak sartzeko ekimenak eta lege berriak ezartzeko.
HELBURUAK
Helburu nagusia da jakitea nekazaritzako elikagaien ekipamenduen eta instalazioen parkearen segurtasuna eta araudia betetzeko dauden arazoak, baita horiek osasunean izan dezaketen eragina ere (erabiltzean istripuak izateko arriskua).
Azterlanean lortutako emaitzen arabera, helburu hauek bilatuko dira:
- Sektorean eta sektorearen ingurune soziolaboralean prebentzioaren eta balioaren kultura bultzatu eta garatzea.
- Lan ingurune seguru, osasungarri eta jasangarriak sustatu eta sortzea.
- “Zero” istripuen ikuspegia duen kultura bat sustatzea eta aurrera egitea.
- Berrikuntza teknologikoa bultzatzea, sektorean segurtasunerako eta osasunerako irtenbideak eskaintzeko tresna gisa
- Alde interesdunen inplikazioa eta konpromisoa sustatu eta bultzatzea (instituzioak, erakundeak eta sektorea).
- Laneko arriskuen prebentzioa lantzea, hein berean inpaktu positiboa izango duena bai emakumeen bai gizonen artean, lan inguruneen tratamendu eta karakterizazio egokia egingo duena, emakumeen eta gizonen osasunaren gaineko faktore diferentzialak kontuan hartuta.
MUGARRIAK
T1.- Dauden arazoen karakterizazioa eta dimentsionamendua.
- Makineriaren erabileragatik edo horren eraginez gertatutako istripuen analisia.
- Dauden inbentarioak biltzea.
- Datuen hasierako bilketa egiteko galdetegia diseinatzea.
- Ustiategian bisitak egitea eta datuak jasotzea.
- Datuen analisia eta karakterizazioa.
T2.- Ekintza plana eta esperientzia pilotua garatzea.
- Lehentasunezko ekintza ildoak aztertzea eta identifikatzea.
- Ekipoak eta makineria egokitzeko esperientzia pilotua garatzea.
- Egokitzapen ekintzen jarraipena.
- Ustiategian/enpresan hobetzeko berariazko plana egitea.
T3.- Ekipoak eta makineria egokitzeko estrategiaren proposamena (0+2 urtea).
T4.- Ekipoetan eta makinetan prebentzio eta segurtasun neurriak ezartzeko materiala prestatzea (prebentzio eta egokitzapen fitxak).
ZEIN SEKTORERENTZAT
Azterlanean aztertutako makineria duten nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak.
LAN TALDEA:
Nekazal kudeaketa zentroak, ENBA, Konfekoop, HAZI, OSALAN, AZTI.
FINANTZAKETA:
Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco, OSALAN