EUSKADIKO UPELATEGI, GARAGARDOTEGI ETA SAGARDOTEGIETAN BAFADEN ETA GUNE KONFINATUEN ONDORIOZKO ISTRIPUEN ARRISKU FAKTOREEN ETA PREBENTZIOAREN AZTERKETA
Eesteka honetan gaiaren inguruko zenbait txosten eta aurkezpen aurkituko dituzu.
“Euskadiko upelategi, garagardotegi eta sagardotegietan bafaden eta gune konfinatuen ondoriozko istripuen arrisku faktoreen eta prebentzioaren azterketa” izeneko proiektua Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen Laneko Segurtasun eta Osasunaren 2019-2025 Estrategia Sektorialaren esparruan garatzen da, horren helburu nagusia izanik sektore horietan istripu eta gaixotasun profesionalak %15 murriztea, eta, bereziki, istripu hilgarriak galaraztea.
BAFADEN sorrera edo CO2 bezalako gasek eragindako oxigenoaren desplazamendua da horrelako industrietako istripu hilgarrien erantzulea, eta prozesuen fase desberdinetan gertatzen da. Egiten den produktu motaren eta ekoizpen metodoaren arabera, bafadaren ondorioz itotzeko arriskua etapa hauetan agertzen da:
Ardoa eta sagardoa egitea:
- mahatsa zanpatzea (modu tradizionalean egiten bada, dolarean zapalduz)
- mazerazioa eta hartzidura alkoholikoa
- upeletik ateratzea
- andel eta deposituen barruan edo inguruan egiten diren lanak:
- eskuzko garbiketak zein automatikoak, azken horiek neurri txikiagoan
- deposituak irekitzea, upeletik atera eta gero
- depositu inertizatuak irekitzea, hutsik eta CO2 dutenean
Garagardoa egitea:
- hartzidura
- garagardoa karbonatatzeko prozesuak
- presioa sortzeko prozesuak, CO2arekin, ontziz aldatzeko eta botilaratzeko zirkuituetan
- andel eta deposituen barruan edo inguruan egiten diren lanak:
- eskuzko garbiketak zein automatikoak, azken horiek neurri txikiagoan
- depositu inertizatuak irekitzea, hutsik eta CO2arekin
CO2aren ezaugarri fisikoak direla eta, gas horren kontzentraziorik handiena aireztapen txarra duten eremu baxu edo itxietan dago (espazio konfinatuak), hala nola hormigoizko biltegiak sestra gainean eta azpian, altzairu herdoilgaitzezko deposituak, egurrezkoak (tinak), poliesterrezkoak eta abar. Gainera, CO2ak ez du usain bereizgarririk, eta, beraz, detekzio ekipo espezifikoen bidez soilik detekta daiteke.
Horrelako egoeretan gertatzen diren istripuetan pertsona bat baino gehiago inplikatu ohi da, izan ere, norbaitek andel baten barruan konortea galdu duenean bakarrik deskubritzen da, eta, gehienetan, pertsona horri laguntzeko sartzen dena ere CO2ak eragindako asfixia nozitu eta hiltzen da.
helburuak
Proiektuaren helburua da Euskadin BAFADA eta CO2arekiko esposizioa eragin dezaketen elikagaien industrien lagin lehenetsi bat aztertzea, horien artean garagardotegiak, sagardotegiak eta ardo eta txakolin upelategiak.
Azterlanak aukera eman behar du arazoa sakon ezagutzeko, baita hobetzeko aukerak ezagutzeko ere, batez ere istripu hilgarriak eta larriak prebenitzeko, CO2 desplazamenduak eragindako itomen egoera problematiko horien aurrean.
METODOLOGiA
Bi ekintza egingo dira aldi berean, analisirako behar diren datu guztiak biltzeko:
- Bisitak enpresetara, instalazioak ezagutzeko eta informazioa jasotzeko galdetegi baten, argazkien eta abarren bidez.
- Hainbat upelategitan sortzen den CO2aren monitorizazioa, aldagai askotako informazioa biltzen duten sentsoreen bidez: CO2, O2, tenperatura, hezetasuna, pertsonen presentzia, etab.
Halaber, ohartarazpen sistemak zainduko dira (akustikoak, argidunak, etab.), bai detekzio eramangarriaren bai finkoaren bidezkoak, pertsona hilaren sistemak, kontsignazioak, etab., monitorizazio digitaleko sistemak IoT erabiliz (gauzen Internet), etab., sektore honetan prebentzioan benetan erabilgarriak izan daitezkeenak.
MUGARRIAK
- Arazoen karakterizazioa (bisita plana, galdetegia, irudiak biltzea).
- Azken 10 urteetan bafadak eragindako istripuak aztertzea eta eguneratzea.
- Lekuak, prozesuak eta zereginak martxan jartzea eta monitorizatzea, 20-30 sentsore instalatuta.
- Sektoreko enpresetan BAFADAK eragindako istripuak prebenitzeko prozesu eta praktika seguruak, prebentzioko oinarrizko gida bateko jarraibideekin.
- Inplementatzeko aukerak aztertzea, proposatzea eta analizatzea.
ESPERO DIREN ONURAK
Lortzen diren emaitzetan oinarrituta, sektorean lantzeko proposamenak egingo dira, hala nola:
- Langileak prestatzea eta sentsibilizatzea asfixiatzeko arriskuari buruz.
- Laneko arau edo prozedura seguruak sortzea eta zabaltzea, jardueraren zeregin kritikoak egiteko (deposituen barrualdera sartzea, detekzio ekipoak erabiltzea, etab.).
- Larrialdi Planak eguneratzeko eta pertsonalizatzeko eta ezarritako neurrien eraginkortasuna egiaztatzeko planteamendu sektorial bat egitea
- Sektorean praktika onak komunikatzeko mekanismoak ezartzea, enpresa batzuetan identifikatzen diren gai positiboak beste enpresa batzuetara zabaldu ahal izateko.
- Arriskuak murrizteko hobekuntza teknologikoen eta antolamenduko hobekuntzen azterketak/analisiak dinamizatzea.
ZEIN SEKTORERENTZAT
Ardoa, garagardoa eta sagardoa egiten duten enpresak.
DESKARGATU DAITEZKEEN MATERIALAK
Esteka honetan gaiari buruzko hainbat txosten eta aurkezpen daude.
LAN TALDEA:
KONFEKOOP, EMBA, HAZI, AZTI, OSALAN
FINANTZAKETA:
Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco, OSALAN