Argiteria Arrantzan Proiektua

Inguraketa arrantzan argiteria hobetzea sarea botatzeko garaian

Laneko teknologia honek aukera ematen die
inguraketako ontziei sarea botatzeko maniobra behar besteko ikuspenarekin egiteko, arrantzaleei eragiten dieten arriskuak murrizteko, arrantza prozesuetan trabarik egin gabe.

ENPRESENTZAKO ONURAK

  • LED gorri eta laranjekin lan egiteko aukera, indarra kontrolatuz, arrantzan eragin gabe.
  • LED laranja erabiltzea gomendatzen da, posizionamendu argiekin ez nahasteko (argi gorria).
  • Laneko guneak argiztatzen ditu, segurtasun arrisku orokorrak saihesteko (erorikoak, labainkadak, objektuen kontrako kolpeak, harrapaketak, etab.).

ABANTAILAK

  • Sarea botatzeko garaian arrantzaleei eragiten dieten laneko arriskuak murriztea
  • Argiaren kolorea eta indarra aldatzeko aukera.
  • Instalatzen erraza eta ontzien diseinu desberdinetara
    egokitzea.
  • Ez du arrantza lana trabatzen

ZEIN SEKTORERENTZAT

  • Baxurako arrantza sektorea: inguraketa ontziak.