PORTUETAN ESKIFAIAK ONTZIRATZEKO ETA LEHORRERATZEKO JARDUNAREN SEGURTASUNA HOBETZEA
Helburu nagusia da euskal portuetako defentsek/eskalek izan beharko lituzketen ezaugarriak eta bete beharreko espezifikazioak definitzea, eskifaiak ontziratzeko eta lehorreratzeko arriskuak murrizteko, eta amarratzeko maniobrak seguruak izateko.
Prototipo mekanikoa
Finantzaketa: EJ – Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza– Europako Itsas eta Arrantza Funtsa
ENPRESENTZAKO ONURAK
- Arrantza portu guztietan prototipoa instalatzeko aukera
- Sarbide gehiago, hondatutako defentsak defentsa/eskalarekin ordeztuz
- Altueratik erortzeko arriskua murriztea
- Ontziaren eta eskalaren arteko distantzia murriztea
- Helduleku handiagoa eskaintzen duten maila hexagonalak
- Erabiltzaileei alboko babesa eskaintzen die
ABANTAILAK
- Ontziratzeko eta lehorreratzeko garaian arrantzaleei eragiten dieten laneko arriskuak murriztea
- Indarrean dagoen araudia eta eskalen zehaztapen teknikoak betetzea
- Instalatzeko erraztasuna eta ontzien diseinu desberdinetara egokitzea
- Ez du interferitzen amarratzeko eta amarrak askatzeko maniobretan
ZEIN SEKTORERENTZAT
- Alturako, baxurako eta artisau motako arrantza sektorea
