ADINA ETA DIBERTSITATEA LAN INGURUNEAN
Joera sozialek eta demografikoek bizimodua aldatuko dute, eta gure jokaleku demografikoak langileria zahartu batek baldintzako ditu, baita belaunaldiarteko errelebo eta truke prozesuetan agertu daitezkeen aukera berriek ere. Beharrezkoa izango da lan egiteko moldeak berrasmatzea, eta horrekin batera bere prozesuak eta zereginak, eta horrek eragingo du laneko arriskuen prebentzioaren praktika berri bat garatzea, nahitaez kontuan hartuko duena langileen adina eta dibertsitate funtzionala, eta kontuan hartuta, gainera, generoaren baldintzatzaileak.
EuskadiPreben2025 Estrategiaren esparruan, garatu beharreko lan ildoetako bat “Adina eta dibertsitatea” da, bere irismenean zehaztutako sektore eta esparru guztietarako.
Ildo horren helburuen artean dago sektorea osatzen duten ezaugarriak ezagutzea, adinari eta dibertsitateari dagokienez, baita espero den bilakaera ere, etorkizuneko jokaleku potentzialak aurreikusteko eta proposamenak egiteko, izan moldatzeko, egokitzeko, laguntzeko zein sendotzeko, enpresei zahartze aktibo, produktibo eta osasungarriaren erronka kudeatzen laguntzeko, bai gure sektorean, bai gizartean oro har.
HELBURURAK
- Langileen karakterizazioa Euskadiko elikagaien eta basogintza-egurraren balio katearekin zerikusia duten sektoreetan eta eremuetan.
- Lan inguruneak profesionalen zahartze aktiboan duen eraginari buruzko ezagutza; baita arrisku espezifikoen eta efektu diferentzialen gaineko azterlanak ere.
- Adinak aurrera egin ahala, arazo muskulueskeletikoak agertzea eragiten duten faktoreak eta lanpostu bakoitzean egindako zereginekin duten lotura zehaztea.
- Karakterizatutako adinaren eta dibertsitatearen ikuspegitik, jarduera, prozesu eta zeregin kritikoak identifikatzea (Arriskuen eta Kritikotasunaren Mapa).
- Arriskuen aurreikuspenen mapa, aztertutako sektoreen adinaren arabera, dauden lanpostuak eta prozesuak kontuan hartuta.
- Lan eremuko etorkizuneko eszenatokien prospekzioa, espero den adinaren eta dibertsitatearen ikuspegitik.
- Hobetzeko eta egokitzeko neurriak proposatzea. Indartze neurriak, belaunaldi erreleboa, moldaketa, egokitzapena eta hobekuntza, osasuna eta ongizatea, pixkanaka erretiratzea, kontziliazioa, ezagutza baliagarriaren transmisioa, etab.
ESPERO DIREN ONURAK
- Arrisku eta kritikotasun mapak edukitzea, baita etorkizunean proiektatutako eszenatokiak ere, estrategian inplikatutako sektoreen lan eremuan adinaren eta dibertsitatearen kudeaketa adimentsua egin ahal izateko.
- Adinari buruzko azterketa prospektiboa jarduera eta zeregin kritikoetan.
- Adinaren ezaugarri bereizgarriak eta bestelako baldintzatzaileak dituzten langileentzako lan inguruneak hobetzea eta egokitzea.
MUGARRIAK
- Langileen adinaren eta dibertsitatearen karakterizazioa Euskadiko elikagaien eta basogintza-egurraren balio katearekin zerikusia duten sektoreetan eta eremuetan.
- Lan inguruneak profesionalen zahartze aktiboan duen eraginari buruzko estimazioa; baita arrisku espezifikoen eta efektu diferentzialen gaineko azterlanak ere.
- Arrisku eta Kritikotasun mapak: Karakterizatutako adinaren eta dibertsitatearen ikuspegitik, jarduera, prozesu eta zeregin kritikoak identifikatzea.
- Lan eremuko etorkizuneko eszenatokien karakterizazioa, espero den adinaren eta dibertsitatearen ikuspegitik.
- Arrisku espezifikoen ebaluazioak sektoreka eta jarduera eremuka.
- Hobetzeko eta egokitzeko neurriak proposatzea, sektoreka eta jarduera eremuka.
- Adineko langileak eta dibertsitatea dutenak karakterizatzeko eta Arrisku Espezifikoen Ebaluaziorako metodologia, bereziki ergonomiari dagokionez.
LAN TALDEA:
AZTI, OSALAN, ERKIDE (Nekazaritzako elikagaien kooperatibak), Mutualia, EHU (Fisiologia Departamentua), OSARTEN, Mutualia, Baskegur, ENBA, inplikaturiko sektoreetako ustiategiak eta jarduerak.
IRAUPENA:
2019-2025