ONDARROAKO ETA BERMEOKO ALTURAKO ATUNONTZIAK ETA ARRANTZONTZIAK IKUSKATUKO DIRA BIZI-BALDINTZA TXUKUNAK BERMATZEKO

inspecciones pesqueros

Hogeita hamar ontzi inguru bisitatuko dituzte Lan Ikuskaritzako, Merkataritzako Marinaren Zuzendaritza Nagusiko eta Itsasoko Gizarte Institutuko langileek. Bisita horietan, ganberen higiene- eta segurtasun-baldintzetatik hasi eta janari eta ur geza kantitate nahikoan eskuragarri dagoen egiaztatuko da, pertsona bakoitzeko gutxieneko espazioak eta tripulazioaren tamainaren araberako bainuak dauden ahaztu gabe.

Era berean, kontratuak idatziz egin beharko dira, oinarrizko soldata, lanaldiaren banaketa eta atsedenaldiak zehaztuta. Armadoreen arabera, espero dute neurri horiekin sektorea erakargarriagoa izatea belaunaldi berrientzat, eta «itsas eta arrantza-eskoletako ikasleak jarduera horretan aritzera animatzea, jakinda lan-baldintza egokiak bermatuta izango dituztela».

Bizi-baldintzen berrikuspen hori Arrantzako Lanari buruzko Hitzarmenak – Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) 188. artikulua – behartzen du. Hitzarmen hori indarrean sartu berri da, eta sektoreak asko babesten du. Kontuan izan behar da itsasontzi horiek, lantokiez gain, aldi baterako etxeak direla milaka marinelentzat eta tripulatzaileentzat.

Albistearen iturria: Ondarroako eta Bermeoko hogeita hamar bat itsasontzi miatu dituzte, tripulazioari emandako tratua egiaztatzeko | El Correo

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *