“Tu vida sin vuelcos” DOHAKO JARdUnAlDIA zizurkilen, urriaren 7an

vuelco_tractores-jornada_zizurkil

Urriaren 7an Zizurkilen ospatuko den “Tu vida sin vuelcos ” jardunaldi presentzialean, traktoreen egonkortasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak, traktoreak iraultzea eragin dezaketen arrazoiak, hori saihesteko prebentzio neurriak eta dauden babes neurriak aztertuko dira, baita horiek instalatzeko prozedurak ere, behar izanez gero.

Traktorearen gidatze seguruaren simulagailu bat erabiltzen ere ikasiko dugu. Lagungarria izango zaizu egunez egun gertatzen zaizkigun arrisku egoerak birsortzeko.

Tu vida sin vuelcos” aurrez aurreko saioa

 Data: 2022ko urriaren 7a.

Lekua:  Escuela agraria (Fraisoro-Zizurkil)

Elbarrena 12, 20159 Zizurkil (Gipuzkoa)

https://fraisoroeskola.eus/es/

Ordutegia: 09:00etik 11:30era.

Hizlariak:

  • Miguel Javier Perez Alonso (ASPY).
  • Fernando Uranga Barronea (OSALAN).
  • Sergio Mogilnicki Garbizu (OSALAN).

Egitaraua:

  • Nekazaritzako traktorearekin lotutako arriskuak eta praktika egokiak.
  • Simulagailu bidezko ikaskuntza sistema.
  • Istripuen azterketa eta kasu errealak.

Izen-ematea: 

Joan aurretik, komeni da esteka honen bidez izena ematea. Egun berean ere onartuko da parte hartzea. Horretarako, aretora sartu aurretik eman beharko dira datuak.

KANPAINAREN MATERIALAK

Materiala eskura daiteke eta batzuk euskaraz daude, gainera, kanpainan hainbat modutan parte har daiteke, helbide hauetan:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *