“ZURE BIZITZA IRAULKETARIK GABE” JARDUNALDI PRESENTZIALA GUARDIAN

vuelco_tractores-jornada_2

“Zure bizitza iraulketarik gabe” bigarren jardunaldia ekainaren 15ean izango da, Arabako Errioxako Koadrilan (Guardia), 10: 30etik 12: 30era.

Jardunaldian, traktoreen egonkortasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak, traktoreak iraultzea eragin dezaketen arrazoiak, hori saihesteko prebentzio neurriak eta dauden babes neurriak aztertuko dira, baita horiek instalatzeko prozedurak ere, behar izanez gero.

Traktorearen gidatze seguruaren simulagailu bat erabiltzen ere ikasiko dugu. Lagungarria izango zaizu egunez egun gertatzen zaizkigun arrisku egoerak birsortzeko

Hizlariak:

  • Miguel Javier Perez Alonso (ASPY).
  • Fernando Uranga Barronea (OSALAN).
  • Sergio Mogilnicki Garbizu (OSALAN).

Egitaraua:

  • Nekazaritzako traktorearekin lotutako arriskuak eta praktika egokiak.
  • Simulagailu bidezko ikaskuntza sistema.
  • Istripuen azterketa eta kasu errealak.

Izen-ematea: Joan aurretik, komeni da esteka honen bidez izena ematea.

Material hori eskura daiteke eta batzuk esukaraz daude, gainera, kanpainan hainbat modutan parte har daiteke, helbide hauetan:

KANPAINAREN MATERIALAK

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *