Hispasatek proiektu pilotu bat jarri du abian Euskadin, Internet eta bere aurrerapen guztiak zuntza iristen ez den eremuetara eramateko. Lehenengo entsegu hauetan parte hartuko dutenak Aralar mendilerroko artzainak izango dira, Abaltzisketa inguruko mankomunitate batekin eta Hondarribian basea duen arrantza-ontzi batekin batera.
Sare horren hedapenarekin lortuko diren hobekuntza eta abantaila batzuek eragin zuzena izango dute eremu horietan lan egiten duten pertsonen segurtasunean eta osasunean:
- Artzainak erabat komunikatuta egongo dira mendiko txaboletan, eta, horrela, kanpotik informazioa jaso edota mezuak bidali ahal izango dituzte, zerbait gertatzen bazaie.
- Eguraldiaren iragarpenetarako sarbidea izango dute, eta mendian dauden baldintza arriskutsuenei aurrea hartu ahal izango zaie.
- Zintzarri digitalei esker, askoz lehenago aurkituko ditugu ardi galduak, edo baten bat gaixorik dagoen edo erdituko den jakingo dugu.
- Etxolek sarbide-sentsorea eta sute-detektagailuak izango dituzte.
- Baso-eremuetan sentsoreak jarriko dira, suteak detektatzeko eta suteak norantz hedatzen diren jakiteko, herritarren ebakuazioa erraztuz eta sua itzaltzeko kuadrillen ekintza seguruagoa ahalbidetuz.
- Arrantzaleak itsaso zabalean daudenean senide eta lagunekin harremanetan jarri ahal izango dira whatssap edo bideokonferentzia bidez, isolamendu-sentsazioa eta arazo psikosozialak murriztuz.
- Itsasontziak CO2 sentsoreak izango ditu ganbaretan eta jangelan, atmosfera kaltegarri posibleak identifikatzeko.
- Arrantza eraginkorragoa izango da arrainak uxatzen dituzten zaratak saihestuz eta, beraz, ontziratze-egunak murriztu ahal izango dira.
Iturria: El Correo