Skip to content

Egur eta Basogintzaren Jardunaldia: lan-ingurunearen hobekuntzarako gogoeta eta proposamenak

    jornada forestal

    2025eko urriaren 30a | Bilboko Ingeniarien Eskola (EHU)

    Euskadiko XI. Egurraren Astea dela eta,  EuskadiPreben-ek Egur eta Basogintzaren Jardunaldia hartuko du, Baskegur-ek antolatuta eta Eusko Jaurlaritza, Osalan eta EuskadiPreben-en lankidetzarekin, Prisma proiektuaren barruan. Jardunaldiaren helburua da baso- eta egur-kateko lan-baldintzak hobetzeko gogoeta eta proposamenak partekatzea.

    Ekitaldiaren irekieran Osalaneko zuzendaria Lourdes Iscar eta Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaria Iker Iglesias izango dira. 

    Bertan, Osalan-ek bere Basogintzako Larrialdi Plana aurkeztuko du, baita sektoreko istrapuen egoeraren azterketa ere. Gainera, Next Generation Proiektua: Exoeskeletoak baso-sektorean izeneko saio nagusia izango da, non teknologia horien potentziala aztertuko den, langileen osasuna eta segurtasuna hobetzeko helburuarekin.

    Jardunaldiak, halaber, EuskadiPreben-ek identifikatutako erronkei buruzko gogoeta- eta eztabaida-mahaiak jasoko ditu. Bertan jorratuko dira prebentzio-kultura sustatzea, prestakuntza praktikoa, espezializazioa eta administrazio publikoen inplikazioa bezalako arloak.
    Mahai hauetan parte hartuko dute sektoreko enpresa-ordezkariek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundietako arduradunek, eta Osalan zein Baskegur-eko ordezkariek.

    Jardunaldia Inés Álvarez (Osalan-eko azpizuzendari teknikoa) arduratuko da ixteaz, ondorioak eta eskerrak aurkeztuz. Amaieran, networking tartea izango da.

    📅 Data: 2025eko urriaren 30a
    📍 Lekua: Bilboko Ingeniarien Eskola (EHU)

           Ingeniero Torres Quevedo palza, 1
           48013 Bilbo (Bizkaia)
           Sarrera 3 (laranja kolorea). San Maméseko 06 atearen aurrean. *       
           Sarrera ikusteko esteka: https://tinyurl.com/3h9xv7yj


    🕤 Ordutegia: 9:30etik 13:45era

    Ikusi programa osoa

    Eman izena: info@baskegur.eus

    Leave a Reply

    Your email address will not be published. Required fields are marked *