Osalanek, Lan Ikuskaritzarekin batera eta Foru Aldundien laguntzarekin, Euskadipreben Estrategian garatutako material eta baliabide guztiak kontuan hartuta, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin partekatzen duen jarduerak baso-jarduerako ezbeharren aurkako talka-plan bat jarri du abian. Plan honen bidez, sektoreko enpresak eta langileak kontzientziatu nahi dira jardunbide egokiek plangintzan eta mozketa-lanen aurreko lanetan, motozerraren erabileran, zuhaitz garbatuekin egiten diren jardueretan eta basogintzako gainerako lanetan duten garrantziaz.
Kanpaina honetan hainbat ekintza egingo dira:
- Europako Lan Agintaritzaren visita, Estatuko Lan Ikuskaritzarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Osalanekin batera, EAEko 3 obra-leku bisitatuko dituzte.
- Osalaneko laneko arriskuen prebentzioko teknikarien bisitak.
- Lan Prozesu Seguruen Gida argitaratzea errematatzaileen zereginetan.
- Laneko arriskuen prebentzioari buruzko hitzaldiak, basogintza-sektoreko Lanbide Heziketako ikastaroetako ikasleentzat.
- Informazioa eta jardunbide egokiak zabaltzea kartelen, eskuorrien (sektoreko enpresei eta Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen bitartez) eta bideoen bidez.
- Basoko laneko segurtasunari buruzko Osalanen hileko aholkua.
- Ekintza horiek eta material didaktikoak biltzen dituen webgunea.
Material guztia webgune honetan kontsulta daiteke: https://www.osalan.euskadi.eus/baso-ezbeharren-aurkako-talka-plana/webosa00-landactu/eu/